1. Angeluak eta beren neurria

Radianak

 

Angelu bat neurtzea haren zirkunferentziako ibilbidea neurtzea da. Zirkunferentzia guztien neurria 2·π·erradioa denez, komenigarria da neurketako unitate gisa erradioa hartzea. Aurreko orrialdean, angeluak irudikatu dira 1 erradioko zirkunferentzia batean, horrek ez du esan nahi erradioak 1 cm edo 1 oin edo 1 m neurtzen duenik, baizik eta erradioa hartu den neurketa unitatea dela. Arrazoi argiak direla eta, unitate honi radiana deitzen zaio.

 

Agertokia radian bat neurtzen duen angelua erakutsiz hasten da; zirkunferentziako ibilbidea haren erradioaren berdina duena. Gero, adibideetan, zenbait angeluren neurria kalkulatzea eskatzen da.

Bistaratu zenbait angelu radianetan:

 
aurrekoa
hurrengoa