pi-ri buruzko galderak:
Gaiaren aurkezpenean aipatu da pi-ren balioa 3'14, 3'1416, 3'14159 zela, ... eta horri buruzko hainbat galdera luzatzen ziren:
Aurreko kopuruetatik, zein da benetako pi zenbakia?
Gaian zehar ikusi dugun bezala, benetan aurreko kopuruetatik bat ere ez da pi-ren balio zehatza, zenbakirako hurbilketak baino ez dira, eta hamartar gehiago edo gutxiago jartzea neurketan behar dugun zehaztasunaren araberakoa izango da.
Nola da posible horiei guztiei pi deitzea, argi dagoenean desberdinak direla?
Aurreko kopuru guztiei deitzen zaie pi arrazoi sinple batengatik, ezinezkoa delako zenbaki irrazional gehienen balio zehatza erabiltzea, horregatik nahikoa zaigu balio horren hurbilketak ematea. Lehen esan dugun bezala, zifra hamartarren kopurua neurketan behar dugun zehaztasunaren araberakoa izango da, eta, adibidez, laugarren hamartarra 6 izatea, 3'1416, eta 5, 3'14159, hurbilketa borobiltzeaz lortzen delako ematen da, eta beraz lau zifra hamartarrez 3'1416 balio zehatzera 3'1415 baino gehiago hurbiltzen delako.
Zenbait zenbaki irrazional, 2ren erro karratua, adibidez, modu zehatzean adieraz daitezke, baina kopuru hori praktikan neurtu nahi badugu, nahi dugun zehaztasunaz balio hurbildua ematea, ezin dugu besterik egin.
Nola da posible oraindik pi-ren zifrak aurkitzen ari direla, antzinatik erabiltzen ari bagara?
Zenbaki irrazionalek zifra hamartar infinituak dituzte, modu periodikoan errepikatzen ez direnak. Zifra hauek aurkitzeko badaude prozedura desberdinak edo algoritmoak. Algoritmo hauetako batzuk erlatiboki errazak izaten dira, 2ren erro karratuaren zifra hamartarrak lortzeko erabiltzen dena, adibidez (antzina lehen hezkuntzan irakasten zena); Beste batzuk, aldiz, izugarri luzeak eta konplexuak izaten dira. pi zenbakia bigarren talde honetan dago. Hurrengo estekan pi-ren historia eta hurbileketarik onenak kalkulatzeko zein prozedura erabili izan diren ikasi ahal izango duzu:
Gaur egun pi-ren zifra hamartarrak kalkulatzeko algoritmoak ordenagailu boteretsuekin abiarazten dira. Esteka honetan gaur arte zenbat pi-ren zenbaki ezagutzen diren jakin ahal izango duzu.
Zein da edo zein izan daiteke pi zenbakiaren azken zifra?
Lehen esan dugun bezala, zenbaki irrazionalek zifra hamartar infinituak dituzte, beraz, ez da existitzen pi zenbakiaren azken zifrarik. Gainera, zifrak modu periodikoan errepikatzen ez direnez, ezin da aldez aurretik esan zein zifrak beteko duen leku zehatz bat, kalkulua lortu arte.