Funtzioaren kontzeptua
Funtzioa bi zenbaki-multzoren arteko korrespondentzia da, hasierako multzoko elementu bakoitzari azken multzoko, irudiko, elementu bat eta bakarra dagokiola.
Horrela erlazionatzen dira bi aldagai numerikoak, x eta y deitu ohi direnak,
x: aldagai independentea
y: aldagai dependentea
|
x → y=f(x)
|
Agertokian ikus dezakezu nola irudikatzen den informazio grafiko batetik ateratako funtzio bat.
Kalkula itzazu eskatzen diren aldagai independentearen eta aldagai dependentearen balioak.