Eragiketen hierarkia
Kontuan hartu bi parentesi mota daudela:
-
I. mota: hauen barruan eragiketak daude.
Adibidez: 3+4-(2+3·5) =
- II. mota: zeinuak banatzeko balio dute.
Adibidez: -3-(-4)+(-2) =
I. motakoetan, eragiketak egin behar dira, eta II. motakoak une egokian kendu beharko dira.
Zenbaki osoekin eragiketak egiteko, honako hurrenkera honi jarraitu behar zaio :
1. Egin eragiketak I. motakoetan.
2. Egin biderketak eta zatiketak.
3. Egin batuketak eta kenketak.
|
|